XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIA: Pérez Galdós, 11/ Tel. (94)4313210/ BILBO 10.

GIPUZKOA: Duque de Mandas, 32/ Tel. (943)271211/ DONOSTIA 13.

Asistentzi erakunde publiko bat da itsuen osozko sorospenerako, beren iharduerak autogobernuko erregimenez garatuz, Estatuaren tutoretzapean eta tutoretza hau Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez burutuz.

Funtzio orokorrak:
- Itsuen beharrizanak sorostea.
- Itsuen heziketa erakunde honen zentruetan eta zentru kontzertatuetan.
- Loteria bereziaren salmentaren bidez, bizibidea biztea.
- Pentsio eta osasun asistentzi prestazioa (Gizarte Segurantzaren Erregimen berezia).
- Aisi eta asti libreko, eta abarretako iharduera osogarrien garapena.

b) Gurutze Gorriaren Batzarre Probintzialak.

Erakunde partikular honek, Estatuaren tutoretzapean egonik eta balio-urrituentzako zerbitzuei dagokionez, erakunde nagusiek egiten dituzten ihardueren iharduera osogarrien garapenari ekin dio batez ere, hau da, balio-urritu garraioa, etxeango laguntza zerbitzua, aisi eta asti libreko iharduerak, etab.

ARABA: Portal de Castilla, 13/ Tel. (945)247426-27/ GASTEIZ.

BIZKAIA: General Concha, 25, 7 / Tel. (94)4440362-66/ BILBO 10.

GIPUZKOA: Ategorrieta hiribidea, 10/ Tel. (943)276811/ DONOSTIA 13.

c) Eliz Barrutiko Karitas.

Eliz instituzio hauen funtzio espezifikoak hauexek dira: arazo sozialdun pertsonei aholku eta laguntzak ematea eta biztanleria-talde jakin batek behar dituen zerbitzu espezifikoen bultzapena.

Azken honi buruz esan daiteke bere iharduera batez ere beste gizarte-zerbitzu alorrak indartu dituela.